The Mocker`s taldea Kooltur ostegunetan

0
1108

Ostegun honetan, otsailak 6, The Mocker´s taldea arituko da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

The Mocker´s Durangaldeko taldea da, gaztea baina aldi berean eskarmentuduna. Power-trio edo hirukote moduan aritzen dira eta oso-oso hasieratik publiko eta hedabideen arreta piztu zuten. 70eko hamarkadako rocketik dezente edaten dute eta kontzertu biziak ematen dituzte. Urrezko hamarkada horretako rock doinu klasikoak landu izan dituzte orain arte, baina 2019 bukaeran kaleratutako ‘Oreka ahula’ izeneko lan luzean bestelako sonoritateak ere batu dituzte: hala nola, rockaz gain, psikodelikoak eta progresiboak ere.


ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen