The Interrupters taldea Mondra & Roll jaialdian arituko da uztailean

0
458

Mondra & Roll jaialdiko kartel osoa otsailaren 3an, ostirala, emango dute ezagutzera, eta jaialdirako bonuak otsailaren 7an jarriko dira salgai.

Kartela: The Interrupters.

Mondra & Rollek sare sozialen bidez jakinarazi duenez, The Interrupters taldeak uztailaren 8an Arrasaten joko du, Mondra & Roll jaialdiaren barruan. Taldeak abuztuan kaleratutako ‘In The Wild’ diskoa aurkeztuko du, 2022ko Nazioarteko Disko Onenen zerrendan 3. postuan amaitu zuena.

The Interrupters taldeak 2011tik jarraitzaile ugari lortu ditu mundu osoan. ‘Say It Out Loud’ lehen diskotik azkenera arte, kritikak goraipatu du taldea eta mundu osoan zehar biratu du. Uztailaren 6an Madrilgo La Rivieran eta uztailaren 7an Bartzelonako Razzmatazz aretoan ere kontzertuak emango ditu taldeak.

Bestalde, Mondra & Roll jaialdiko kartel osoa otsailaren 3an, ostirala, emango dute ezagutzera, eta jaialdirako bonuak otsailaren 7an jarriko dira salgai.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen