TFG TFM Mondragonen hirugarren edizioan 23.750€ banatuko dira saritan

0
590

Testua eta argazkia: Arteman

XXI. mendeko erronkei ekarpena egiten dieten GBL edo MBLentzat izango dira sariak.

MONDRAGONek gure gizarteak dituen aldaketa konplexu eta sakonei aurre egiteko beharra ikusita, MONDRAGON 2024 TFG-TFM sariak ekimenaren hirugarren edizioa iragarri du. Guztira, saritan, 23.750 euro daude, eta ekimenenak sustatu nahi du pertsonetan oinarritutako eraldaketa berritzaile eta iraunkorra.

MONDRAGON 2024 TFG-TFM sariak bost kategoria nagusitan banatzen dira, bakoitza eraldaketa-arlo espezifiko batean zentratua:

  1. Danobatgroup Saria Eraldaketa digitalera: Adimen artifiziala, automatizazioa eta robotika.
  2. MONDRAGON Saria Pertsonetan oinarritutako eraldaketara: Talentua, aniztasuna eta inklusioa.
  3. Fagor Taldea Saria Eraldaketa energetiko-klimatikora: Deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra eta neutraltasun klimatikoa.
  4. Orbea Saria mugikortasun osasungarria eta iraunkorra: ekodiseinua, digitalizazioa eta ongizatea.
  5. Laboral Kutxa Saria finantzen eraldaketari, gizartea eraldatzeko.

Gainera, MONDRAGONek bi sari gehigarri emango ditu: IKERLAN saria lan berritzaileenari eta EIKA saria euskarazko lan onenari. Parte-hartzaileek ez dute ezer egin beharko bi sari gehigarri horietara aurkezteko, nahikoa izango da 5 kategoria nagusietako batean izena ematea.

TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2024k 12 sari dituzte eskudirutan, azaldutako kategoria bakoitzeko bi: 2.500 euro lehen sariarentzat eta 1.250 euro bigarrenarentzat; eta bi sari gehigarri lan berritzaileenarentzat (2.500 euro) eta euskarazko onenarentzat (2.500 euro).

Parte hartu nahi dutenek 2024ko irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dute beren GBL edo MBLa, eta honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 18 urte baino gehiago izatea,10 urteko eskalan gutxienez 8ko kalifikazioa lortu izana, GBL edo MBLa 2023ko urriaren 1a eta 2024ko irailaren 30a bitartean unibertsitate batean aurkeztu izatea eta GBL edo MBLa adierazitako bost kategoria tematikoetako batekin lotura izatea.

Iazko edizioan 37 unibertsitate ordezkatzen zituzten 253 lan aurkeztu ziren, horien artean, Euskal Herriko 3 unibertsitate nagusienetan egindako lanak (UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea). Gainera, lehiaketak Estatu espainiarreko 17 hiritako beste 24 unibertsitate eta Estatu Batuetako, Danimarkako eta Belgikako nazioarteko 3 unibertsitatetako ikasleen lanak erakarri zituen.

Informazio gehiago hemen:https://shakinghub.com/inscripciones-tfg-tfm-2024

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen