Texasko The Steve Krase Band-ek ikuskizuna eman du Aterpen

0
2305

Taldekideen artean 81 urteko Rock Romano aritu da, eta Arrasate Blueseko kontzertuak txalo beroak lortu ditu jendartean.

Blues klasikoaren, arimadun soularen eta nortasuna duen rockaren nahasketa eskaini dute, Steve Krase harmonizista buru.

Taldea Alisha Pattillo saxofoi joleak, David Carter gitarristak eta Paolo Castagnoli perkusioak osatzen dute taldea.

Hau da, taldea %100ean estatubatuarra da, eta Ibai-Artek antolatutako jaialdiak lehen aldiz ekarri du halako talde bat. Blues zaleek gustura jarraitu dute emanaldia Ferixalekuko Aterpe tabernan, eta txalo beroak eskaini dizkiete.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen