Terrazen kale-okupazioari buruzko ordenantza sortzea onartu da

0
625

Erabaki hau Osoko Bilkurak aho batez hartu zuen atzo. Balizko ordenantzak beste instalazio batzuen bide publikoen erabilera ere arautuko du.

Irudia: Udala.

Udalbatzarrean PSEk adierazi zuen “lehenesten dugula ostalaritza sektorerako laguntza, eta pandemia garaian baimedutako terrazen plazak handitzea”.

Honen inguruko bi arrazoi eskaini zituen: “Bai ostalaritzak izan dezakeen hobekuntzagatik, bai infekzio berriak prebenitzeko irizpideari eusteko, birusen aurka (bai klasikoak, bai aldaketa klimatikoak erraztutakoak)”.

Udal Gobernuak plenoan iragarri zuen atzo “araudi plana onartzeak aurretiazko kontsultak zabaltzea ekarriko duela. Horien ostean, pare bat hilabete egongo dira araudiari aportazio ezberdinak egiteko”.

Ildo honetan, “kontuan hartuko da aurreko legealdiko Udal-gobernuaren Aztikerren bidez egindako araudi planteamendua, nahiz eta inpasse batean geratu zen”.

Ekarpenekin ordenantza berri bat egingo da, eta “ez da soilik ostalarientzako ordenantza bat izango, edota soilik herritarrendako. Hau da, ordenantza denontzat izan behar du”.

Kepa Urteaga zinegotziak jakitera eman zuen Udal Gobernua “uztailetik bilerak egin ditugula ostalariekin eta auzotar ezberdinekin”, “aurreko Udal-gobernuak ere hala egin zuen”.

Gehitu zuen ordenantza bat “beharrezkoa dela”, eta bozketan talde guztiek arautegi berri bat sortzea onartu zuten aho batez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen