Terrazak goizeko 7:30ean ireki ahal izatea onartu du Udal-gobernuak

5
2005

Ordu horietan garbiketa zerbitzua, herritar goiztiarrak,… kalean dabiltzanez kontuan hartuta, Udalak ordutegia malgutu du, Ibai-Artek hala eskatuta.

Beheko testua: Udala.

Ibai-Arte Arrasateko Merkatari eta Zerbitzuen elkarteak eskaera egin dio Arrasateko Udalari alarma egoerak irauten duen bitartean terrazak irekitzeko ordutegia malgutu dezan.

Terrazen ordutegiei dagokionez, Udalak onartuta duen araudiaren arabera hauek ezingo lukete ireki goizeko 10:00 baino lehen. Hala ere, kontutan izanda ez ohiko alarma egoera hau eta ostalaritzak negozioak irekitzeko izan dituzten mugak, Ibai-Artek eskatu du goizean goizetik, kaletik dabiltzanez herritarrak, garbiketa zerbitzua etab. terrazak lehenago irekitzea bezeroak artatu ahal izateko.

Zentzu honetan, Arrasateko Udalak elkartearen eskaera aintzat hartuz, alarma egoerak irauten duen bitartean terrazak irekitzeko ordua goizeko 7:30etara aurreratu du.

Horrela, aurretik iragarri bezala, terrazen espazioa kostu gabe bikoizteko emandako aukerarekin batera, terrazak ere goizeko 7:30 aurrera irekitzeko aukera izango dute herriko ostalariek.

5 IRUZKIN

  1. Udalak ez du erantzun tabernarien mezuei. Denei mezu bera idatzi eta listo. Soluziorik ez terraza ez duten tabernentzat, kasuz kasu ikustea bakoitzaren egoera oso lan karga handia omen da. Alkatea lehen argazki denetan eta orain ez du aurpegia ematen momentu zailetan.

  2. Alarma egoerak dirauen bitartean Ibai Artek o ostalariek bakarrik lan egiten dutela dirudi. Hurrengoa zer izango da, obrekin goizeko 6tan hastea? Eta beste herritarron ongizatea (loa eta deskantsua) non geratzen da? Erabaki honekin udaleko zinegotziren bat pozarren egongo da.

  3. Ander
    Mariak askotan erakutsi dau bere postura tabernarixekin: Multak, multak eta multak. PNVri urtikaria emuten dotza Gauetan girua emutia. Eurek nahigo daue Hilerrixa emuten dauen herri bat , hori bai bere Burger King eta Polikiroldegi txupi guay batekin.

  4. Ez dakit ostalariek edo Ibai Artek lan egiterik lortuko duten hala eta guztiz ere eta hori da larriena, ganorazko planik edo aurreikuspenik ez dudala ikusten, eta enpleguaren arazoa benetan larria izango dela oso epe motzean. Enplegua eta herriaren garapena badira Arrasateko Udalaren ardura, bai behintzat beraien web-orrian eta momentuz… rien de rien

  5. Multak botatiena ezta izan PNVren monopolioa.Eta herriari laguntzeko zergak gutxitu eta ayuntamentuko gastuek ere bai, enplegaturi ERE bat aplikatuz eta kargu politikuen soldatetan bebai

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen