Tentazioa konpainiak ‘Txanogorritxotik otso emera’ antzezlana ekarriko du bihar Amaiara

0
555

Argazkia: Tentazioa konpainia.

Tentazioa konpainia ‘Txanogorritxotik otso emera’ antzezlanarekin igoko da bihar arratsaldeko 19:30ean Amaia Udal Antzokiko eszenatokira. Antzezlanaren zuzendaria Fernando Bernues da, eta interpretea Aitziber Garmedia da.

Ikuskizun hau harreman afektiboen inguruan egindako ikerketa baten ondorio da. ‘Saioa-belarrondokoa’ metodo ezagunean oinarritutako azterketa. Maitasun kontuen patetismoa umorea besarkatuz gainditzeko eskuliburu peto petoa. Eta beraz, edozein sexurentzat moduko ikuskizuna. Izan ere, maitasunean denok gara patetikoak… Eta hortaz gozatzeko modu bakarra honako maxima hau da. ‘Barre azkenengo egiten duenak, denbora preziatua galdu du’.”

Donostian bere egoitza duen TENTAZIOA 1998ko uztailean sortu zen, bai ikusentzunezkoen arloan bai antzerki arloan ibilbide profesional luzeko hainbat lagunen helburu eta interes amankomunen elkartzean. IBAIA, FAPAE eta ESKENAko partaidea da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen