Teknologia berrien erabilera osasuntsuari buruzko hitzaldia izan da Kulturaten

0
849

Haurren eta nerabeen gurasoei zuzendutakoa izan da, Udalak eta EMOKIk antolatuta.

0-5 urteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako hitzaldia izan da gaur Kulturateko areto nagusian ‘Haurrak eta pantailak: erabilera kontzientea eta onuragarria sustatzeko hitzaldia’, izenarekin.

Hauek izango dira gainerako hitzaldiak:

12-18 urte bitarteko alaba-semeak dituzten gurasoei zuzenduta: ‘Zein dira nire alaba-semearen erreferentzia gune eta pertsonak espazio digitalean?’

· Noiz: Maiatzaren 6an, 17:30etik 19:30era.
· Non: Kulturateko Jokin Zaitegi gelan (euskaraz) eta areto nagusian (gazteleraz)
· Izen-ematea: maiatzaren 4ra arte

Bestalde, oraingoz (apirilaren 15ean) zabalik dago nerabeak (12-18 urte) dituzten gurasoei zuzendutako ‘Adimen emozionalari buruzko tailer’ean izena emateko epea.

· Egutegia: saioak ostegunetan izango dira, apirilak 28, maiatzak 12 eta 26, eta ekainak 9 eta 16.
· Ordutegia: 17:00-18:30
· Dinamizatzailea: Donna Apellaniz Nieto
· Izen-ematea: apirilaren 22ra arte

Izen-emateak eta informazio zabalagoa www.arrasate.eus atarian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen