Taxugueiras eta Amak taldeek amaiera bikaina eman diote Hauspo Egunari

0
454

Agur gisa, Amak taldeak Sorginak taldeko kideak gonbidatu zituen oholtzara, azken abesti bat interpretatzeko.

Ibai-Arte eta Trikitixa Eskolak antolatuta, Hauspo Eguna ospatu zen atzo Arrasaten. Herriko plazan jarritako karpan. Eguerdian, Sorginak taldeak kontzertua eman zuen, eta arratsaldean Tanxugueiras eta Amak taldeen txanda izan zen.

Tanxugueiras talde galiziarrak kontzertua eman zuen arratsaldeko 19:30ean, eta Galiziako folkaren bertsio iraultzailea ekarri zuen Arrasatera. Gainera, umore handia erakutsi zuten oholtza gainean, eta ikusleek taldearekin elkarreragiteko aukera izan zuten.


Galiziarren ondoren, Amak euskal taldea igo zen oholtzara. Oholtza gainean, 90eko hamarkadatik trikitiaren erreferentzia zergatik diren erakutsi zuten. Dantzari baten laguntza ere izan zuten atzoko saioan. Publikoa txalo zaparradaz lagundu zion taldeari une oro.

Agur gisa, Amak taldeak Sorginak taldeko kideak gonbidatu zituen oholtzara, azken abesti bat interpretatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen