Gaurko osoko bilkuran onartu den beste gaietako bat taxien tarifa 2022rako % 2,9 igotzea izan da, Agitax elkarteak eskatu bezala. Proposamena EAJ-PNV, PSE-EE eta EH Bilduren aldeko botoekin eta Elkarrekin Arrasateren abstentzioarekin onartu da.
EH Bilduk aldeko botoa eman arren, Maider Morrasek aipatu du “landa-auzoetan bizi diren arrasatearrek duten garraio arazoa. Alde batetik eskatu dugu behin eta berriro TAO sistema jartzen denean beraiek bertako plazak izatea herrian. Eta ez zaigu onartu. Hori horrela, bere garaian zegoen taxi zerbitzua berreskuratzea eskatzen dugu”.