TAO eta Joskintza tailerren izen-ematea zabalik daude Ekin Emakumeekin

0
466

TAOaren helburuetako bat “norberak barne-bakea lortzea” da. Joskintza tailerrak irakatsiko du “jantzi zaharrekin berriak sortzea”. Ekin Emakume elkarteak antolatutako tailerrak dira biak ala biak.

TAO tailerrak helburu du “norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne-bakea lortzea”. Azaroaren 5ean eta abenduaren 3an emango du Kontxi Garmendia irakasleak.

Bestalde, Joskintza ikastaroan “josteko makina erabiltzen ikasiko dugu, konponketak egin eta jantzi zaharrekin berriak sortzeko”.

Prezioa 55 eurokoa da, bazkideentzat 50 eurokoa. Asteartero goizeko 10:00etatik 12:00etara, Dunixe Royo irakaslearekin.

Tailerretan izena emateko 3 bide daude:

  • Pablo Uranga kalea 4, behea helbidean
  • 943 79 83 70 – 651 70 79 36 telefonoetan
  • emakumeak@ekinemakumeak.eus emailean

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen