TAO-ari buruzko informazioa jasotzen hasi dira herritarrak

0
418

Musakolako kiroldegian zenbait zalantza argitu dituzte goiz osoan zehar

Arrasaten TAO sistema ezartzeko lanetan ari da Udala azkenengo aldian. Nahiz eta oraindik detaile ugari argitzeko falta diren, Udala landu duen proposamena publikoki azaltzen ari da jendaurrean eta arrasatearrek ekarpenak egiteko aukera dute orain.

Hori izan da gaur goizean, Musakolako Kiroldegian jarritako stand-aren helburu nagusia. Bertaraino herrikide ugari hurbildu dira eguneko lehenengo orduetan zenbait zalantza argitzeko eta TAO sistema berria nola funtziona dezakeen ezagutzeko.

Udalak herrian zabaldu duen orrien arabera, “hiriguneak oinezkoentzat bihurtzeko eta erdiguneko autoen fluxua gutxitzea ditu helburu TAO sistemak”. Lau kategoria ezberdin bereiztuko dira zonaldeetako eta erdiguneko autoen trafikoa arautzeko: “Antolaketa honek sustatu nahi du herritarren arteko harremana, baita Arrasate herri atsegina, irekia eta seguruagoa lortzea ere”.

Goiz osoan zehar herritar ugari hurbildu dira stand-eraino, bertan prezioei, zonalde ezberdinei edota ordaintzeko sistema ezberdinei buruz informazioa jasotzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen