Talentua soberan Musakola Txuri-Urdin taldeak antolatutako marrazki lehiaketan

0
2323

Talentua, grina eta indarra erakutsi zuen Realaren mutilen lehen taldeak Sevillan aurtengo Kopa irabazteko eta horren harira Musakola Txuri-Urdin taldeak antolatutako marrazki lehiaketan parte hartu duten txikiak ere ez dira atzean geratu.

Epaimahaian aritutakoen esanetan, «uste baino jende gehiagok hartu du parte, marrazki guztiak oso politak izan dira eta ez da erraza izan erabakitzea». Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartzaile guztiei eta bildutako marrazkiekin erakusketa bat antolatuko dute eta merienda batekin ospatuko. Guztia antolatzen lagundu dieten Txatxilipurdi, Gaztetxoko eta Sahararren parte hartzea ere txalotu dute Musakola Txuri-Urdineko kideek.

Era berean, nabarmendu nahi izan dute, hunkigarria egin zaiela «gazteenek Aitor Zabaletari egin dioten omenaldia. Oraindik oso bizirik dago».

Maila bakoitzeko marrazki irabazleak honakoak izan dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen