Swingtronics talde bilbotarrak, NHIL debagoieneko taldearekin batera, kontzertua eskainiko dute arratsaldeko 19:30ean.
Swingtronics swing erritmo klasikoak eta publikoa axolagabe uzten ez duen oinarri elektronikoa nahasten ditu. Oinarri horren gainean, tronpeta, saxofoi, bateria eta ahotsaren zuzeneko soinuak Parov Stelar, Caravan Palace eta Swingrowersen abestiak berrikusten ditu. NHIL taldeak berriz, bere lehen diskoa kaleratu berri du, sei abesti propio eta pop, funk eta rockaren artean mugitzen den bertsio bat.
Eguraldia dela eta Udazabal egitarauaren barruan Santa Teresa plazan iragarritako biharko, Swingtronics + Nhil-en kontzertua, Amaia antzokian izango da, ordu berean, 19:30etan.