Testua eta argazkia: Ibai-Arte
Taupa tabernarekin lankidetzan, Arrasateko kultur jarduera luzatzen jarraitzeko asmoz, Swingera joko dugu ostegunean Swing Collective taldearen eskutik. Swimg Collective Taldeak Mónica Durán kantari arrasatearra du buru eta ibilbide alai, dinamikoa eta erromantikoa eskainiko digu swingaren kanta ezagunekin.
Mónica Duránek agertokian 15 urte baino gehiagoko esperientzia du, estatuan oihartzuna duten hainbat proiektutan lider eta bokalista izanik eta gainera, Arabako “Joyful Gospel Choir” bezalako koro gospeletan ahots bakarlari nagusi ere bada. Honez gain, abeslari polifazetiko hau, goi-mailako ikasketen azken txanpan murgilduta dago, CSMNko jazz-interpretatzaile gisa. Gaur egun, estilo honen inguruan egiten du lan, eta horri esker, Gasteizko Jazzaldian edo
Arrasate Bluesen bezalako esparru garrantzitsuetan jardun du. Aipatzekoa da Mónicak Arrasate Blues 2023an egin zuen emanaldia berezienetako bat izan zela, bai publikoarentzat eta baita antolatzaileentzat ere eta ondorioz, gustukoenetariko bat.
Kontzertu honetarako gainera, Mónica musikari eta lagun handiekin dator: Elsa Lizundia (Saxo), Nerea Arrieta (Pianoa), David Martínez (Kontrabaxua) eta Pablo Barrios (Bateria).
Beraz, galdu ezin dugun beste kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu ostegunean, irailaren 14an, Taupa tabernan arratsaldeko 20.00etatik aurrera. Animatu eta zatoz!
Ekimena Ibai-Artetik antolatu dugu Taupa Tabernarekin batera eta Arrasateko Udalaren laguntzarekin.
*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira.