Sukena eta Fito Skins bikoteek akustikoak eman dituzte Gaztetxean

0
753

Herriko kultur taldeek, Santamas Komisiñuak, Ibai-Artek eta Udalak abendurako antolatutako egitarauak aurrera jarraitzen du.

Atzo bi kontzertu akustiko hartu zituen Gaztetxeak: lehenbizi Naia Herraez eta Julen Murua oñatiarrak (Sukena) aritu ziren eta ondoren Fito Skinsen txanda izan zen.

Ekitaldia baliatuta, Gaztetxeko lagunek erosgai jarri zituzten hainbat kamiseta, errifa,… Bidenabar, AGAKOk deialdi bat egin du Txakurrak eta The Potes taldeen kontzertura begira:

Sarrerak abenduaren 22an banatuko dira, 18:00etatik 20:00etara, eta aldaketa bat izan da: pertsona bakoitzak gehienez 3 sarrera hartu ahalko ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen