Atzo arratsaldean Suite Seda taldeak borobildu zuen Arrasate Blues jaialdia. Hilabetean zehar herriko kaleak bluesaz doinuez beteta egon dira. Suite Sedaren kontzertu hau Katapulta Tour Gipuzkoa programaren barneko 40 emanaldietako bat da. Jende asko hurbildu zen kontzertuaz gozatzera.







