Sortuk deitutako bilkurak Arrasaten jasotako 111 tortura kasuak salatu ditu

0
510

Euskal Herrian 5.657 kasu jaso dira, 1960tik 2014ra artean egindakoak. Herriko plazako elkarretaratzeak “aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak” exijitu ditu.

Arrasateko Sortuk antolatuta, Torturaren Aurkako Egunean, eta Joxe Arregiren hilketaren 40. urteurrenean, bilkura bat egin da Herriko plazan Arrasaten jasotako 111 tortura kasuak salatzeko.

Sortuk azaltzen duenez, “kontakizunaren bataila bizi dugun garai hauetan torturaren egia argitara eramatea behar-beharrezkoa dugu. Milaka torturatuek merezi duten aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeekin batera, herri honek bake eta askatasun agertoki berri batetara aurrera egiteko”.

Hona hemen Herriko plazan irakurritako testuaren bideoa:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen