Sorginak taldeak hasiera eman dio Hauspo egunari Herriko plazan eskainitako kontzertuarekin

0
1872

Azken urteetako dinamikari jarraituz, Ibai-Artetik Hauspo eguna antolatu du udalerria girotu eta merkataritza aktibitatea suspertzeko asmoz.

Sorginak euskal taldeak ireki du egitaraua gaur eguerdian, Herriko plazan jarri den karpan eskaini duen kontzertuarekin. Eguraldi txarra izan arren, aforoa bete da, eta karpara hurbildu direnek kontzertu bikainaz disfrutatu dute.

Arratsaldeko 19:30ean berriz, Galiziatik Tanxugueiras taldea igoko da eszenatokira folkaren iraultzak ahots, pandero eta argiak areagotuz, bertsio ausartena eskainiz.

Eta azkenik, Euskal Herritik ere, Amak taldeak emango dio amaiera egunari 21:00etatik aurrera eskainiko duen kontzertuarekin. 90eko hamarkadatik trikiaren erreferente diren eta soinu hau biziberritzen ari diren lau emakume izango dira taularen gainean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen