Aplikazioa herritarrak eta ostalariak harremanetan jartzeko bitartekoa da, bertan, kartak, menuak edota eskaintzak eskura izan ditzaten.
Testua eta argazkia: Skura.
Krisi honetatik ateratzeko ezinbestekoa izango da elkarlana eta elkar-zaintza, Norberaren interesen gainetik ikuspegi komunitarioa jarri behar dugu, gure elkar-bizitza, herria, herritarrak, azken finean, komunitatea indartzeko.
JANGOU Herritarrak eta ostalariak harremanetan jartzeko bitartekoa da, bertan, kartak, menuak edota eskaintzak eskura izan ditzaten.
Krisiaren eraginez, behar komun batzuekin topo egin dute, Modu indibidualean aurre egin beharrean, modu kolektiboan aurre egiteko momentua da. BEHAR KOMUNEI TRESNA KOMUNAK JARTZEKO GARAIA DA.
Ostalarien kolektiboan ez dira asko bitarteko digitalak dauzkatenak. Inor atzean utziko ez duen komunitate bat indartzeko momentua da, Elkarlan eta elkar-zaintzeko momentua.
Horrelako tresna batek negozioaren dibertsifikazioan eta proiektuaren bideragarritasunean lagun dezake.
Gaurkoan ostalarien sarea indartu nahi duen Android eta IOS-entzako aplikazio bat aurkeztera gatoz. Herritarrak eta ostalariak elkartzea helburu duen aplikazioa.
Aplikazioaren funtzionamentua oso modu simplean enfokatu dugu, mugikorreko kokalekua hartuz, inguruan dauzkagun tabernen kokapena mapan ikusteko aukera izango degu. Urrutira joan gabe inguruan dauzkagun tabernen zerbitzuak ikusgai izangp ditugu. Lurraldeko garapenean zuzeneko eragina duen kontsumoa ahalik eta gertuen eginaz gure komunitatean eraginaz.
Informazio hau zerrenda formatuan ikusteko aukera ere izango dugu, modu honetan filtroa egiteko aukera dugu bilatzen ari garen hori ahalik eta azkarren topa dezagun. Behin taberna edo eta jatetxe bat aukeratutakoan, bertako xehetasunak ikusi daitezke, hemen hainbat aukera ditugu.
- Karta irudi bitartez ikusteaz gain, irudi hauek lagunekin partekatzeko aukera ematen du.
- Klik batean telefonoz deitu edo mezu bat bidaltzeko aukera izango diogu ostalariari
- Gauden tokitik tabernara joateko behar ditugun jarraibideak ere skura izango ditugu.
- Tabernariek eskeintzen dituzten zerbiztuen nundik norakoak ere bertan azaltzen dira: Eskariak egiteko erabili beharreko modua, Ordainkertak egiteko erabilgarri dauden sistemak eta tabernak berak eskaintzen dituen zerbitzuak (Etxera eraman, Bertan jaso…)
- Tabernaren eduki guztia partekatzeko aukera dago, informazio guzti hau lagunei bidaltzeltzeko
Ostatu bakoitzak bere QR propioa du, berak nahi duen moduan erabiltzeko, sarreran edo ta mahaietan jartzeko adibidez. modu honetan, qr-a irakurtzen duen erabiltaile batek, aplikazioa ireki eta taberna honen xehetasunetara bideratuko zaio. Honela, tabernan bertan QR-a irakurriz, bertan dagoen eskaintza ikusi ahal izango du app-aren bitartez, paperean erakusteko zailtasun haundiagoak baidituzte gaur egun dugun egoera kontutan hartuta.
Gure erabakiek marraztuko dute etorkizuneko herria. Has gaitezen inor atzean utziko ez duen komunitatea eraikitzen. Has gaitezen elkarrekin Bizi, kontsumitu eta erabakitzen! Elkar zaintzeko garaia da. Etorkizuna elkarrekin eraikitzekoa!
Hemen webgune ofiziala: https://webgunea.jangou.eus/
Bertan aplikazioen deskargara link-a dago eta baita tabernarintzako atalera sarrera (azken hauek beraien perfila web bidez kudeatu behar dute bai edo bai)