Fatela Sónica jaialdian ariko dira Sindy Berbenas eta Aggresive Combat

0
1398

Sindy Berbenas eta Aggresive Combat talde arrasatearrak Fatela Sónica jaialdian arituko dira asteburuan. Fundaon (Portugal) urtero egiten den musika eta arte alternatiboko jaialdia da. Hirugarren edizioa irailaren 22an (ostirala) eta 23an (larunbata) ospatuko da. Sindy Berbenas eta Aggresive Combat taldeek kontzertua eskainiko dute larunbatean, hilak 23.

Hamasei talde arituko dira agertokian bi egunetan zehar. Euskal Herriko bost Kaleko Urdangak, Labana, Blessure eta Sindy Berbenas eta Aggressive Combat arrasatearrak; Kataluniako bat, Brux; Galiziako bat, Inn Oppiah!; eta bederatzi portugaldar, Mata-Ratos, Patrulha do Purgatório, Pussy Lickers, Dirt Void, Veneno California, Jerónimo & Os Abruptos, Facção Opposta, Os Fatelas – Bombos Group eta 3 Engenheiros.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen