Silvia Marsók eta Danny del Torok ‘Blues & Roots’ musikadun antzerkia aurkeztuko dute Arrasaten

0
463

Apirilaren 23an ikuskizun honek musika beltzaren arima zeharkatuko du Amaia antzokia Ozenki elkatearen eskutik. Federico García Lorcaren poesiatik, bluesetik eta musika beltzaren kulturatik igarotzen den kontzertu antzeztua da. Sarrerak 20 euroan daude salgai, eta dagoeneko eskuragarri daude Amaia antzokiko ohiko kanaletan, kutxabanken eta Altuna lurrindegian.

Testua: Ozenki elkartea.

Silvia Marsók musikan debuta egingo du, Del Toro Blues Band taldearekin batera proiektu liluragarri bat sortuz: Blues & Roots, musika beltzaren ariman barrena egindako ibilbidea. Madrilen bira arrakastatsua egin ondoren, antzerki ikuskizun musikal hau Arrasaten izango da apirilaren 23an. Silvia Marsó antzerkian, zineman eta telebistan sendotutako aktorea da, eta Del Toro Blues Band musika talde ospetsuarekin bat egin du artistikoki.

Horrela, artista kataluniarrak, Amaia kokalekutzat hartuta, musika ibilbide batean murgilduko gaitu, Mississippi ibaiaren ertzean dagoen bluesaren sorreratik hasi eta Manhattanen eztanda handia gertatu arte. Ikusleak 1929ko Harlemera iritsiko dira, non Harlem Renaissance musika mugimendua sortu zen. Musikaren berpizkunde hori askatasunaren, justiziaren eta edertasunaren aldeko borrokaren adierazpen gisa sortu zen, Blues & Roots izango denaren asmo adierazpena.

Ikuskizun honek musika eta antzerkia uztartzen ditu, eta mundu osoko intelektual eta artistak, tartean Federico García Lorca, sutsuki erakarri zituen musika beltzaren ariman barrena egindako ibilbidea da, Marsó zuzendari, antzerkigile, konpositore eta abeslariaren eskutik.

Sarrerak salgai

Blues & Rootsek Arrasaten egingo duen geldialdirako sarrerak eskuragarri daude jada. Bluesaren aldeko bidaia musikal honetan murgildu nahi duenak Amaia antzokiko leihatilan, arrasate.eus-en eta Kutxabank Tickets webgunean erosi ahal izango ditu sarrerak, 20 euroren truke. Nobedade gisa, Altuna lurrindegian ere erosi ahal izango dira ikuskizun honetarako sarrerak.

Aparteko elkarketa

Bere ibilbide anitzaren erakusgai, Silvia Marsók sustrai beltzeko musikaren hainbat bide zeharkatuko ditu Del Toro Blues Band taldearekin emango duen kontzertuan. Danny del Toro, proiektu honen beste zutabea, protagonista eta laguntzaile izango da arte eszenikoak, musika eta enpatia handia uztartzen dituen erronka honetan.

Ez dira efektu asko behar zer ikustera doan dakien publikoa lotzeko, baina argiztapenak eta proiekzio batzuek interpretazioen intentsitate dramatikoa areagotuko dute, eta baita agertokia ederki atondu ere. Jantziak, amerikar kutsu argikoak, ikuskizunaren girotze orokorrari laguntzen dio.

Bertaratuko den orok bluesa, countrya edo jazza entzuteko aukera izango du, guztiak beren aldaera eta elkarrekintza ugariekin, eta gai klasiko asko zeharkatuko ditu emanaldiak, horiek espazioan eta denboran kokatzen dituen narrazio batekin batera. Nina Simone, Nat King Cole, Billie Holiday bezalako izenak eta Lorcaren ahots idatziaren gehikuntzak dakarte mezuaren bizkarrezurra: justizia eta askatasuna.

Silvia Marsóren ahots- eta interpretazio-ezaugarri ezagunez gain, harritu eta poztu egiten dute, Dannyren kasuan, bere ahotsaren ezaugarriek, interpretazioaren ñabardurek eta bere jardunak. Berak sartzen du ikuskizuna, eta berak ekartzen ditu oso indar-une altuak. Bere harmonika hirugarren ahots bat da, biren itxurazko ikuskizun honetan. Ikuskizun osoa janzten duen bandak beroa eta giro oso berezia eskaintzen dio zeremonia honi.

Bluesari errepasoa

Ibilbide emozional eta zirraragarri honek bluesa Mississippi ibaiaren ertzean jaio zenetik Manhattanera arte hartzen du, non 1929an Harlem Renaissancea sortu zen, García Lorcaren mailako intelektualak erakarri zituen kultur-mugimendua.

Besteak beste, Nobody knows you, Route 66 eta Summertime abesti unibertsalek osatzen dute errepertorioa. Horrez gain, Marsók Poeta en Nueva York lanaren parte den El rey de Harlem poemaren bluesera egindako moldaketarekin eman ditu lehen pausoak konposizio musikalean. Lehen aldiz, gaztelaniaz, Strange fruit entzungo da, mundua aldatu zuen abestietako bat.

Musika gordina, askatasunaren, justiziaren eta edertasunaren aldeko minaren eta borrokaren adierazpen gisa sortu zena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen