Iker Piris & Sheilah Cuffyk kantuka jarri dute Jokin Zaitegi plaza

0
274

Arrasate Blues jaialdiaren baitan, Sheilah Cuffy londrestarrak ahots indartsua jarri du, baita Iker Piris tolosarrak gitarra doinuak ere, kontzertu jendetsuan.

Sheilah Cuffy Londresen jaio zen, eta gaztetan Diseinua eta Arte ederrak ikasi zituen abeslari eta aktore lanetan hasi aurretik.

Geroztik, hainbat artista britainiar, amerikar eta espainiarrekin lan egin du: besteak beste, pop britainiarreko Living in a Box, Roachford, eta Midge Ure artistekin; Ronnie Jordan eta Courtney Pine jazzlari britainiarrekin; eta soul, funky, house eta dance musikako beste hainbatekin, hala nola Millie Jackson, Billie Paul, Omar, Talvin Singh, KLF, Sybil, Juliet Roberts edota George Clintonekin.

Kontzertuak arrasatear ugari erakarri ditu eta musikariek ‘feed-back’ polita lortu dute publikoarekin. Ikus-entzuleek txalo beroak eskaini dizkiote taldeari.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen