Sexu Askapenerako nazioarteko eguna aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo da ekainaren 28an

0
912

IDENTITATE (DES)KONFINATUAK lelopean, elkarretarratzea Biteri plazan egingo da arratsaldeko 19:00etan.

Testua eta kartela: Debagoieneko Sexu Askapen Mugimendua.

Urtero bezala ekainaren 28an mobilizaziorako deia luzatzen dugu. Aurtengoan, bizi dugun pandemia egoera honen aurrean, manifestazioa beharrean kontzentrazioa egingo dugu. Ekainaren 28an, 19:00etan Biteri plazan, IDENTITATE (DES)KONFINATUAK.

Gure leloa baliatuz, heteroarauak mugatzen gaituen identitateak deskonfinatzera eta mobilizazioan parte hartzera animatzen ditugu herritar guztiak.

Segurtasun eta osasun distantziak mantenduta, mobilizazio eta ekimen ezberdinetan parte hartzera deitu nahi ditugu Arrasatear guztiak. Askatasunaren ahotsa entzun eta ikustarazi dadin!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen