Sertx eta Bouzak Garaia Udaberri Fest girotu dute

0
817

Bouzaren Argazkiak eta oharra: Garaia Parke Teknologikoa

Gaur, ekainak 6, Garaiako Parke Teknologikoan ospatu dute Garaia Udaberri Fest-en lehen edizioa. Bi kontzertu antolatu dituzte, akustikoak biak. Lehendabizi Sertx ibili da kantuan (bideoko abeslaria). Folk musika abangoardista, ilun eta intimoarekin aritu da Sertx.

Gero, Bouzaren txanda izan da. Honek, abesti klasikoen errepasoa egin du, Smashing Pumpkins, Atahualpa, Beatles, Yupanki, Bob Dylan edo Camilo Sestoren abestiak kantatu ditu besteak beste.

Sarrera irekia izan da eta langileez gain, kanpoko jendea ere bertaratu ahal izan da kontzertuez gozatzera.

Garaia Parke Teknologikoaren prentsa oharra:

GARAIA Parke Teknologikoan ingurune profesionalean pertsonen konexio informalerako espazio berri bat sortzeko eta musikaren arloko ekintzailetza ikusarazteko sortu da GARAIA UDABERRI FEST.


Lan-espazioetan, pertsonek gure bizitzaren zati handi bat inbertitzen dugu. Hori dela eta, PTGaraiak, ekintza honekin, harreman pertsonalak ehuntzeko eta lanez kanpoko esperientziez gozatzeko aukera emango digun espazio bat eraikitzeko bidean jarraitzen du.


Ekintzailetza eta proiektuen erakusleihoa sustatzeko komunitate gisa, kasu honetan, musika-proiektuak txertatu nahi dira, Arrasateko eta Debagoieneko artistetan arreta berezia jarriz, haien proposamenak enpresa-ingurunearekin lotzeko eta hitzordu berezi bat sortzeko espazio bakar batean.


Horrela, GARAIA UDABERRI FESTen lehen edizioa ospatu da, Soinu Pro, BNI Aukera Debagoiena, Arrasateko Udala eta GARAIA Parke Teknologikoak antolatuta eta Arrasateko biztanle guztiei zuzenduta. Lehen edizio honetan, bertaratuek SERTX musikari arrasatearraren
abangoardiako folk musika entzun ahal izan dute, baita BOUZA artista donostiarrak abestutako kantu klasikoen bertsioak ere.


Udazkenean, urteko bigarren musika-topaketa egingo da, GARAIA UDAZKEN FEST, sarrera libre eta doanarekin, pertsonak konektatzen jarraitzeko, lan- ingurune erakargarria eraikitzen jarraitzeko eta KM0 artisten musika- proposamenak sustatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen