“Mundutik Arrasatera, Arrasatetik Mundura” egitasmoaren baitan, “Hondarrezko herria” izeneko ipuina kontatuko dute Ndank-Ndank elkarteko kideek. Senegalgo errealitatera gerturatzeko kontakizuna izango da, elkartasun balorearen indarra transmititzen duena.
Testua: Arrasateko Udala.
“Mundutik Arrasatera, Arrasatetik Mundura” egitasmoaren baitan, herriko kultur eta hizkuntza aniztasuna ikustaraztea helburu duen Ipuin Kontaketa antolatu dute datorren abenduaren 15erako, Bibliotekak, Aniztasun Sailak eta Ekin Emakumeak elkarteak elkarlanean. Arratsaldeko 18:00etan izango da Kulturateko Areto Nagusian. Ipuina zuzenduta egongo da 5 urtetik gorako haurrei eta haien familiei.
“Gure herrietako errealitatea kultur anitza eta eleanitza da. Aberastasun hori ezagutu eta berdintasunean oinarritutako elkarbizitza eraikitzea da eskuartean daukagun proiektuaren helburua, beti ere euskara komunikazio eta kohesiorako tresna izanik” azaldu dute.
Egitasmo honen baitan Arrasaten bizi diren biztanleen jatorrietako ipuinak ezagutu dira aurreko kontaketetan; Congo, Kolonbia, Brasil, Maroko, Nikaragua, Sahara… Oraingo honetan, Senegaleko herria izango da protagonista. “Hondarrezko herria” izeneko ipuina kontatuko dute Ndank-Ndank elkarteko kideek. Senegalgo errealitatera gerturatzeko kontakizuna izango da, elkartasun balorearen indarra transmititzen duena.
Ndank-Ndank elkartea senegaldar eta euskaldunez osatutako irabazi asmorik gabeko elkartea da. Bi komunitateen arteko elkarrekintza eta komunikazioa bultzatzen dute, kulturartekotasun balioa goraipatuz, eta elkarrekin lankidetzan Senegalgo Dionewar herrian proiektu desberdinak aurrera eramaten dituzte. Egiten duten lana hobeto ezagutzeko:
