Sasoiko kontzertua egin du Olatz Akademiako ‘familiak’ Kulturolan

0
1028

Akademiako ikasle ugarik, irakasleek lagunduta, emanaldia eskaini diete Kulturolara bertaratu diren senide ugariei, akademiako ‘familia’ batuz.

Kontzertu anitza izan da, hango eta hemengo kantuak eskainiz, baita estilo ezberdinak jorratuz ere. Adibidez, Santamasetako Txerri dantzaren kanta, desagertzeko arriskuan den nafar kantu bat eta bluesa.

Ekitaldiaren amaieran musikariek eta publikoko senideek elkarrekin ‘Hator, hator’ abestu dute.

Halaber, Olatz Akademiak 10. urteurrena betea du eta hori ospatzeko ikus-entzunezko lan bat egin dute bertako lagunek. Zorionak Olatz Akademia!

Bideoaren estreinaldia Kulturaten ospatuko da, ekitaldi irekian, abenduaren 21ean arratsaldeko 18:00etan Kulturaten, sorpresa eta-guzti.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen