Sasoibidek parte hartu du Pertsona Nagusien Egunean irteera batekin

0
877

Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako ekintzen artean, gaur kirola izan da protagonista. Sasoibiderekin batera irteera bat egin dute gaur goizean Biteri plazatik hasita. Hiru ibilbide izan dira aukeran, zailtasunaren arabera. Ibilbiderik errazena Mojategiraino izan da, zailtasun ertainekoa Arrasateko Balkoneraino eta zailena Miraballeseraino. Itzuleran lunch bat egin dute Etxaluzen.

Arratsalderako beste ekitaldi bat antolatu dute. Iturripen Bixi-biziren eskutik Hobekuntza fisiko-motrizerako tailerra izango da arratsaldeko 16:00etan.

Bihar, ostirala, bukatuko dira antolatutako ekitaldiak, Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunarekin. Horretarako ekitaldi bat egingo dute Kulturaten, kolektibo horren interesak nabarmenduz. Ekitaldia Arrasate Musikalen emanaldi batekin amaituko da. Kulturateko ekitaldia YouTube plataformaren bitartez ere jarraitu ahal izango dira streaming bidez: Persona nagusien nazioarteko eguna

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen