Sasoibidek Lilatoia antolatu du ostiralerako, martxoko egitarauaren barruan

0
461

Sasoibidek martxorako programazioaren jakitera eman du gaur. Ohi bezala, astero bi irteera egingo dituzte: asteazkenetan, 16:00etan, Biteri plazatik mendi ibilaldiak egingo dituzte; eta ostegunetan, 10:00etan, Biteri plazatik ere, hainbat leku bisitatuko dituzte. Oraingoan  Edertek bisitatuko dute, Arrasatetik  ibilaldia egingo dute, eta Zigarrolako balkoira igoko dira.

Aste honetan, martxoaren 5ean, ostirala, egingo den Lilatoiak ordezkatuko du. Bilgunea Monterronen izango da arratsaldeko 17:00etan, eta 5 kilometroko ibilbidea izango da. Martxoaren 4aren saioa aprobetxatuko dute entrenamendua egiteko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen