Sarrerak erosgai dira Petti eta Trigger-en Amaiako kontzertuetarako

0
704

Biak ala biak irailaren 18an izango dira. Petti beratarrarekin batera Etxeko uzta, Juantxo Zeberio eta Et Incarnatus arituko dira. Trigger aretxabaletarrarekin batera Quico Puges, Jokin Garmendia eta Amaiur Luluaga.

Argazkiak: Gattiken eta EITB.

Irailaren 18an (hurrengo domekan) bi proiektu desberdinen aurkeztuko dira Amaia Udal Antzokian. Alde batetik, Petti arituko da ‘Manipulazio estrategiak’ bere azken lana aurkezten, eta horretarako Etxeko uzta, Juantxo Zeberio eta Et Incarnatus hari laukotea izango ditu lagun.

Kontzertu honen aurretik, Trigger (Eñaut Zubizarreta aretxabaletarra) izango da bere azken proiektua aurkeztuko duena:

‘Poliedro Vol. 1’ deitzen da, eta horretarako Quico Puges eta Jokin Garmendia txelistekin eta Amaiur Luluaga dantzariarekin arituko da.

Kontzertua arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko salgai daude arrasate.eus webgunean. Aipatzekoa da iraileko kultura-gidan akats bat dagoela, Trigger ez baita agertzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen