SarraBetek folka eskaini du plazan, txalapartariak lagun

0
947

Leire Etxezarreta arrasatearra ahotsean eta panderoan, kontzertuak Biteriko karpara musikazale ugari erakarri zituen atzo arratsaldean. ‘Telle’ eta Beñat Osinaga txalapartari arrasatearrek ere emanaldian parte hartu zuten. Ekitaldi hau Arrasateko Ibai-Artek, kultur taldeek, Santamas Komisiñuak eta Udalak antolatutako egitaraukoa izan zen.

Atzo arratsaldean egin zen Biteriko karpan, hainbat segurtasun neurri hartuta. Ikus-entzule ugari bertaratu ziren emanaldiaz gozatzera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen