SarraBetek folka sakon transmititu du, antzinako instrumentuekin

0
899

AGAKOk antolatuta, garai bateko doinuak eta egungo letrak uztartu ditu kontzertuak. Zarrabetea, buzukia eta perkusioaz gain, Beñat eta ‘Telle’ren txalaparta ere entzungai izan da.

AGAKOk antolaturik, gaur arratsaldean Sarrabetek kontzertua eman du Gaztetxean, segurtasun neurriak hartuta.

Leire Etxezarreta arrasatearrak (ahotsa eta perkusioa), Pablo Bueno bilbotarrak (buzukia) eta Gorka Bravo gasteiztarrak (zarrabetea) osatzen dute taldea.

Gainera, Arrasateko Ttakun taldeko Beñat Osinagak eta Iñaki Telleria ‘Telle’k ttakun ttakun egiten dute taldearekin batera.

SarraBetek kantu tradizionalak eta orijinalak tartekatzen ditu, instrumentalak nahiz letradunak, honatx kontzertuako zenbait pasarte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen