Sarek preso eta iheslarien eskubideen alde bihar kaleak betetzera deia egin du

0
684

Testua: Arrasateko Sare.

Iaz urtarrilaren 9an Gelmako etorbideak gainezka egitea lortu genuen. Maiatzean ehunka herritar Udalatx eta Kurtzetxikiko tontorretara igo ginen. Irailean hamaika eragilerekin batera kaleak aldarriz hartu genituen. Eta larunbat honetan, Bilbora joango ez garen arren, Arrasateko kaleak preso eta iheslarien eskubideen alde betetzea dagokigu. Orain urtebete Gelman elkartu ginen guztiok berriz elkartu gaitezen, bihar URTARRILAREN 8an, 17:00etan SEBERON ikusiko dugu elkar.

#Bidean #Urtarrilak8
#Etxera #Arrasate

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen