Arrasateko Sareko kideok bizitzen ari garen egoera honetan, kartzeletan ditugun bi herrikideen egoera gogora ekarri nahi genuke.
Testua eta kartela: Sare.
Arrasateko Sareko
kideok bizitzen ari garen egoera honetan, kartzeletan ditugun bi
herrikideen egoera gogora ekarri nahi genuke:
➡ Iosu
Arkauz: 29 urte preso. Kondenaren hiru laurdenak beteta ditu jada.
Gainera, Frantziako Estatuan egindako urteak ez dizkiote haintzat
hartzen.
➡ Unai Parot: 30 urte preso. Kondena osoa
beteta. Baina, Espainiako “justiziak”, egoera honen
jakitun, 11 urte gehiagoko kondena ezarri zion. Gaur egun zigor berri
hau ari da betetzen.
Beraz, biek ala biek kalean egon
beharko lukete. Gainontzeko guztiek bezala.
Gainera, nazioarteko gomendioei jarraiki, Iosuk eta Unaik konfinamendua etxean pasa beharko lukete. Baina, presoek dispertsatuta, sakabanatuta eta ohikoa dena baino isolatuago jarraitzen dute (bisitarik ez, babes neurririk ez…).
Beraz, Arrasatearrei deia egiten diegu elkartasun argazkiak atera eta sareetara igotzera #30urteaskoda #askida traolak erabiliz edota gure helbide elektronikora bidaltzera (sarearrasate@gmail.com).
Ez-ohiko egoera honetan espetxeetaraino elkartasun mezuak bidaltzea inoiz baino garrantzitsuagoa da. Horregatik, Unai eta Iosuri gutunak idaztera ere animatu nahi ditugu herritarrak. Hemen bien helbideak:
Unai Parot Navarro
- Puerto III
- Centro Penitenciario
- Ctra. Jerez-Rota, km. 6
- 11.500 Puerto de Santa María (Cádiz)
Iosu Arkauz Arana
- Murcia II
- Paraje Los Charcos
- 30191 Campos del Río (Murcia)
- Tlf: 968 657 801
