Sarek hileko azken ostiraleko kontzentrazioei berrekin die

0
771

Bestalde, maiatzaren 31ean, igandea, ‘Izan bidea, ibiltarien sarea’ ekimena abian jarriko du Kurtzetxikin egingo duten talde argazkiarekin.

Argazkia: Sare Arrasate.

Covid-19ak eragindako konfinamendua dela eta, martxoaren 13an, Arrasate Sare prestatutako ekintza guztiak bertan behera gelditu ziren. Atzo azken ostiraleko kontzentrazioei berrekin zien Herriko Plazan.

Bestalde, maiatzaren 31ean, igandea, eguerdiko 13:00etan ‘Izan bidea, ibiltarien sarea’ ekimena abian jarriko du Kurtzetxikin egingo duten talde argazkiarekin. Saretik azaldu dutenez “dinamika honen oinarrian, preso eta iheslarien auziari aterabidea emateko urratsak eman, jendarte aktibazioan sakondu eta herri honen aniztasun eta zabaltasuna batzea dago. Finean, ehunka preso eta erbesteratu dituen egoera hau behin betiko gainditzeko ibiltariak martxan jartzea da gure asmoa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen