Sarek gaur manifara deitzen du “Unai Parotek kalean behar lukeelako”

0
549

Argazkia: MB artxiboa.

70 arrasatearrekin batera, Sarek prentsaurrekoan, martxoaren 26an,  salatu zuen Unai Paroten 33 urteko kartzelaldia “biziarteko espetxe zigor ezkutu bat dela”. Manifestazioa gaur, igandean, arratsaldeko 19:00etan Seber Altuben.

33 urte kartzelan daramatza Unai Parot euskal presoak, eta Arrasateko Sarek salatu du “biziarteko espetxe zigor ezkutu baten aurrean jarraitzen dugula, giza eskubideak urratuz. Ez dugu eskatzen inolako pribilejiorik, soilik legea bete dezatela, izan ere, legedia arrunta betez, Unaik kalean egon behar luke”.

Honen aurrean “ezin gara isilik gelditu” eta manifestaziora deitzen du, hainbat herritarrekin batera, gaur, igandea.  Manifestazioa apirilaren 2an egitekoa da, hau da, Unai Parotek espetxean 33 urte egingo dituen egunean,  arratsaldeko 19:00etan Seber Altubetik abiatuta. “Bizi osorako zigorraren aurka baldin bazaude ez gelditu etxean eta batu mobilizaziora”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen