70 arrasatearrekin batera, Sarek prentsaurrekoan salatu du Unai Paroten 33 urteko kartzelaldia “biziarteko espetxe zigor ezkutu bat dela”. Manifestazioa apirilaren 2an egitekoa da.
33 urte kartzelan daramatza Unai Parot euskal presoak, eta Arrasateko Sarek salatu du “biziarteko espetxe zigor ezkutu baten aurrean jarraitzen dugula, giza eskubideak urratuz”.
“Ez dugu eskatzen inolako pribilejiorik, soilik legea bete dezatela, izan ere, legedia arrunta betez, Unaik kalean egon behar luke”.
Honen aurrean “ezin gara isilik gelditu” eta manifestaziora deitzen du, hainbat herritarrekin batera, datorren iganderako:
Manifestazioa apirilaren 2an egitekoa da, hau da, Unai Parotek espetxean 33 urte egingo dituen egunean. arratsaldeko 19:00etan Seber Altubetik abiatuta.
“Bizi osorako zigorraren aurka baldin bazaude ez gelditu etxean eta batu mobilizaziora”.
Albistea osatzen gabiltza