Uztailaren 19an, goizeko 9:00etan Biteri plazan elkartuko dira
Sare-k bizikleta martxa antolatu du iganderako. Igande honetan mendira jotzeko proposamenarekin datoz, oinez zein bizikletan Arrasate ezagutzeko proposamenarekin: “Preso eta iheslariak kalean gura ditugula aldarrikatuko dugu, aske eta bizirik Arrasate eta Euskal Herriaz gozatzeko. Elkarbizitzaren, konponbidearen alde, urratsez urrats, preso eta iheslariak etxean nahi ditugula esango dugu ozen”.