Iosu Arkauz eta Unai Parot preso arrasatearrak isolamendu areagotuan eta bisita barik daude orain direla hilabeteak.
Irudia: AGAKO.
Kartzeletako kinka larriaren aurrean, Arrasateko Sarek dei egin du, “euskal preso politikoek bizi duten egoera irmoki gaitzesteko”, elkartasun argazkia ateratzera, elkartasun mezu bat adieraziz.
Ondoren, argazkia sare sozialetara igotzekoa da (#30urteaskoda #askida #orainpresoak traolak jarriz) edo sarearrasate@gmail.com helbidera bidaltzekoa.
Adin ezberdinetako arrasatearrek bat egin dute ekimenarekin, eta euren elkartasunezko argazkiak partekatu ditu Sare Arrasatek.