Sare Arrasatek ‘Izan bidea, ibiltarien sarea’ ekimena aurkeztu du gaur

0
1903

Eguerdiko 13:00etan Kurtzetxikin egindako talde argazkiarekin.

Argazkia: Sare Arrasate.

Gaur, eguerdiko 13:00etan, Sare Arrasatek ‘Izan bidea, ibiltarien sarea’ ekimena aurkeztu du Kurtzetxikin egingo duten talde argazkiarekin. Saretik azaldu dutenez “dinamika honen oinarrian, preso eta iheslarien auziari aterabidea emateko urratsak eman, jendarte aktibazioan sakondu eta herri honen aniztasun eta zabaltasuna batzea dago. Finean, ehunka preso eta erbesteratu dituen egoera hau behin betiko gainditzeko ibiltariak martxan jartzea da gure asmoa.”

Arratsaldean argazkia Twitter bidez zabaldu dute, honako mezuarekin: “Arrasaten ere hasiera polita eman diogu #IzanBidea ekimenari. Orain denon artean bidea zabaltzea dagokigu euskal presoak etxera ekartzeko.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen