Sardinaren hiletak, txaranga doinuekin, plaza herritarrez bete du

0
1838

Prozesioaren buruan SUDC elkarteko lagunak izan dira, Samasiku txarangaren erritmo astunei jarraiki.

Euren atzetik haur ugari izan dira, kandelei eusten, hiletariek bezala, kalean gora eta Herriko plazarantz.

Aipagarria da aurtengo prozesioan Gari Agiriano arrasatearrak debuta egin duela, bai eta pozik debutatu ere.

Enparantzan haur ugari izan dituzte esperoan, ekitaldi sutsua bertatik bertara ikus-entzuteko prest.

Segurtasun distantziei eutsiz, sardinaren irudiari su eman diote eta ondoren herritar ugari suaren inguruan batu dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen