Beste Bat! ekimeneko kontzertuak Arrasateko Kultur Gidan dira

0
579

Lau kontzertuak kokatzen dira Eusko Jaurlaritza eta Musika bulegoaren babesarekin abiatutako ‘BESTE BAT!’ zuzeneko arteen zirkuituan.

Beheko testua eta irudiak: Arrasateko Udala.

2021a Kultur ekitaldiz lepo abiatuko da Arrasaten. Udalak jada eman du ezagutzera urtarrileko Kultur Gida.

Bertan, nabarmentzekoa da, Eusko Jaurlaritza eta Musika bulegoaren babesarekin abiatuko dela urtarrila eta otsailean ‘BESTE BAT!’ zuzeneko arteen zirkuitua. Honek helburu du kultura eta sormena bultzatzea eta Covid-19ak sektorean eragindako egoera leuntzea. Arrasaten 4 emanaldi izango dira:

· Urtarrilaren 4an Sara Zozaya
· Urtarrilaren 25ean Nogen
· Otsailaren 8an: Eñaut Elorrieta
· Otsailaren 22an Oreka TX

Emanaldi guztiak astelehenetan izango dira, 19:00etan, Amaia Antzokian.

Bestalde, urtarrilaren 9an emanaldi berezi bat izango da Amaia antzokian: zine-kontzertua, pelikula klasiko zuzeneko musikarekin ikusteko aukera. “El Gabinete del doctor Caligari” filma Toundra taldeak musikatuko du zuzenean.

Antzerkiak ere ez du hutsik eginen:

· Urtarrilaren 17an, Benetan be taldearen “Porno vs Afrodita”, Amaia Antzokian.
· Urtarrilaren 23an, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Amaia Antzokian.

Ikuskizun guztietan, Covid-19aren aurrean, segurtasun neurri oro bermatuko da: musukoaren erabilera derrigorrezkoa da, 1,5 m-ko distantzia, aforoa mugatua eta erabateko garbiketa eta desinfekzio lana saioen artean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen