Sara Zozaya Kooltur Ostegunak ekimenean izango da

0
211

Ostegun honetan, apirilak 18, Sara Zozaya (taldearekin) arituko da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Sara Zozaya Donostiako musikari berezia da, ustez modu hauskor eta xuxurlarian aritzen bada ere, indar handia eta talentua daukana. 2018an, ‘III’ lanarekin folketik hurbil abiatuta, berehala esperimentatzeari ekin zion eta ‘II’ lanean presenteago daude sintetizadore eta autotunea.

Hanka bat indie-an eta beste bat modernitatean, zeresana ematen du musikari honek. Orain, ‘Nara’ izeneko lan luzea aurkezten dihardu. Honetan, Valdivia, Amorante, Bengo eta beste musikarien kolaborazioak ere izan ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen