Langileek 5 hilabete baino gehiago egin dituzte bertan lanean. Obren ondorioz, trafikoari bidea txandaka eman behar izan zaio.
Kanpazarko 34’100 eta 34’978 kilometro puntuen artean, hau da, Sara eta mendatearen gainaren artean arazoak izaten ziren:
Zati estuenetan eragozpenak sortzen ziren hainbatetan bi ibilgailuak gurutzatu ahal izateko, batez ere bi kamioi zirenean.
Hori saihesteko, Aldundiak obrak egitea erabaki zuen, eta atzo azaldu zuenez, obrek “guztira 1,2 milioi euroko aurrekontua” zuten, “BEZ barne”.
Lehen errepideak gehienez 7 metro zabalera zuen, eta orain, obrak eginda, 9 metroko zabalera dauka ibilbide osoan. Zati batzuetan harri-lubetak eraiki dituzte.
Aldundiak zehaztu duenez obrak guztira ibilbidearen 926 metrotan egin dira, eta besteak beste, baso zati batzuk akabatu dituzte. Orain zati hau erabiltzen duten ibilgailuek “segurtasun handiagoa” dute.
Aldundiak iragarri zuen obrek “5 hilabete” iraungo zutela, eta langileak bertan ibili dira lanean. Gaur, 2023ko maiatzaren 19an, errepidearen bi erreiak berrireki dira.
Albistea osatzen gabiltza