Santamasetarako egitaraua martxan larunbat honetatik aurrera

0
897

Testua: Arrasateko Udala

Aste honetan aurkeztu du Santamas Komisioak 2023ko jaien egitaraua eta horri jarraiki, dozenaka ekintza aurreikusten dira abenduan zehar hainbat kultur eragileren parte hartzearekin.

Santamas eguneko egitarauak izango du protagonismo handiena, goizean goizetik txistu eta etxafleroekin hasi, eta gaueko ordu txiki arteko dantzaldiekin. Ohikoa den bezala, egun osoan zehar dantzari, txistulari eta musikarien kalejiraz gozatzeko aukera izango da, baita talo postuez edota musika dantzaldiez gozatzeko ere.

Feriak eta azokak berrikuntzekin

Tradizioari eutsiz, hainbat azoka eta feria izango dira Arrasaten Santamas egunean. Jose Mª Arizmendiarreta plazan aurkituko dugu ganadu feria, eta Jokin Zaitegi plazan eta Biteri Etorbidean egongo da artisau langintzen jarduera feria. Euskal Herriko produktuen azoka, berriz, Biteri plazan aurkituko dugu 47 posturekin, bertan eskainiko dira Euskal Herrian ekoiztutako ogia, gazta, eztia, ahate produktuak, gozoak eta bestelakoak. Horrez gain, guztira 8 talo postu egongo dira, eta fruta, barazki eta herriko saltokien azoka Seber Altube plazan kokatuko da.

Azken azoka honetan 12 postuk hartuko dute parte eta aurtengoan, gainera, berrikuntzekin dator. Izan ere, aurten ez dira orain arte ohikoak izan diren lehiaketak egingo, baina herritarrek bozka bidez izango dute postuen inguruko iritzia emateko aukera plazan bertan jarriko den postontzi batean. Hori horrela, postu bozkatuenak oroigarri bat jasoko du (13:00etan).

Kultur agenda asteburu honetan

Ostiralean, hilak 15, kalerija astronomikoa eskainiko du A&B Showek Maiatzaren Lehena (San Andres) hasita.

Larunbatean, hilaren 16an, pandero tailerrean parte hartzeko aukera izango da, 11:00etatik hasi eta 12:00ak bitarte; horretarako, baina, aurrez izena eman behar da arrasatetrikitixaeskola@gmail.com helbidera idatziz. Era berean, 11:30-13:30 bitarte jostailu truke merkatua izango da Biterin eta arratsaldean “Udalatx, ura eta Atxa” dokumentalaren hiru emanaldi eskainiko dira Amaia Antzokian.

Abenduaren 17an, igandean, adin guztientzat eskainitako Eko Makilaje Tailerra eskainiko du Ekoudalatxek 11:00etan Seber Altube Plazan; izen emateak 688 85 92 28 whatsapp zenbakian egin beharko dira. Ordu berean, 11:00etan, HaurrenSantamasKrosa izango da, eta 12:30ean, ordea, KuadrilenSantamasKrosa. Asteburuko agenda kulturalarekinamaitzeko, 13:00etan, ArrasateMusikalekoOrketraSinfonikoakkontzertuaeskainiko du Uarkapen.

Halaber, larunbathonetanhasiko da EskuarteanArtisauKolektiboakantolatutakoartisauenazoka, eta hilaren 16, 17, 23 eta 24koegunetan izango da SeberAltubekoplazankokatu den karpan.

Ikusi eta deskargatuegitarauahemen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen