Komisiñuak erosgai jarri ditu gaur arratsaldeko 19:00etan otordurako tiketak. Ilarako lehenak adierazi digute 15:00 aldera jarri direla bertan, leihatilaren aurrean.
Hortaz, lau ordu eman dituzte itxaroten, eserleku tolesgarriak eta-guzti, baina azkenean euren helburua lortu dute: tiketak lortzea. Sarrera guztiak laster batean agortu dira, on egin!





