Santamasetako eta Gabonetako egitaraua elkarlanean egin da

0
1043

Beheko testua eta argazkia: Arrasateko hainbat kultura-talde, Arrasateko Udala eta Santamas Komisiñua / Kartela: Iban Galan ‘Desegin’

Abendu ta urtarrilen arteko hamabi hilen denboran pentsetan gabiltz “mundue zelan dabilen…”.

Ultraeskumak Madrilen ze hegohaixe darabilen… Abenduro pentsetan dou “mundue zelan dabilen”.

Gaza gaineko misilen ta konplizidade isilen oihartzuna honaino ta “mundue zela dabilen…”.

Hainbeste andra erailen ta greba ulu abilen indderrien pentsetan dou “mundua zelan dabilen”.

Ta euskerie… Traba zailen, ta epailien sorgin-gurpilen barruen harrapaute ta “mundue zelan dabilen”.

Zerrautako maratilen, eta bete bako sillen falta hortan pentsetan dou “mundue zelan dabilen”.

Erdi-prixaka bizitzen, poltsikuek fintzen, fintzen… Abenduro pentsetan dou “munduen zelan gabitzen”.

Datozen negu hurbilen ta gertuko marabillen erdixen pentsetan gabitz “mundue zelan dabilen”.

Jai herrikoiak onduen, pentsetako abenduen: “ondo edo hobe guran, baina bagabitz munduen”. Gura aine intxaur ta ardau, kantu, dantza ta sagardau… Herrixak herrixandako… Santamasak ondo pasau!

ARRASATEKO HAINBAT KULTUR TALDE
ARRASATEKO UDALA
SANTAMAS KOMISIÑUE

-EGITARAUA-

ABENDUAK 16, ZAPATUA

11:30-13:30: Biteri plazan, jostailu truke azoka, Txatxilipurdi elkartearen eskutik.

10:30-14:00 eta 17:00-20:00: Seber Altube plazan gabonetako artisautza azoka Eskuartean Artisau Kolektiboaren eskutik.

11:00-12:00: Kulturolan PANDERO tailerra. Herritar guztiei zabaldua, adin guztietakoei. Izen-ematea: arrasatetrikitixaeskola@gmail.com helbidean.

12:00: Kondekuan, artzai txakur erakustaldia, GIATE Gipuzkoako Artzain Txakur Elkartearekin lankidetzan eta Jose Ramon García artzainak gidatuta.

13:00: Herriko Plazan, Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz taldeen eskutik umeen dantza erakustaldia. Ostean, Olentzeroren gutun banaketa Basajaunekin. Euria bada, Kulturolako aterpean.

18:00: Amaia antzokian, UDALATX, URA ETA ATXA dokumentalaren proiekzioa, euskaraz.

19:00: Amaia antzokian, UDALATX, URA ETA ATXA dokumentalaren proiekzioa, euskaraz, gaztelerazko azpitituluekin.

ABENDUAK 17, DOMEKA

9:30: Musakolako kiroldegian, padel, Santamas Txapelketatako finalak.

10:30-14:00: Seber Altube plazan, gabonetako artisautza azoka, Eskuartean Artisau Kolektiboaren eskutik.

11:00: Seber Altubeko karpan, “Eko Makilajea” tailerra, Ekoudalatxen eskutik. Izen-ematea: 688859228 telefonoan Whatsapp bidez.

11:00: Herriko kaleetan zehar, haurren Santamas krossa.

12:30: Herriko kaleetan zehar, kuadrilen arteko Santamas krossa.

13:00: Uarkape pilotalekuan, Arrasate Musikaleko orkestra sinfonikoaren eskutik “Ametsak Betetzen” kontzertua.

ABENDUAK 21, EGUENA

18:00: Biterin, dantza ikuskizuna, Herrixa Dantzan taldearen eskutik.

18:30: Etxafleroen jaurtiketa.

18:30: Biteri plazatik hasita, Arrasateko Erraldoi eta Kilikien konpartsaren kalejira.

19:00: Herriko Plazan, “BIBI” txerriaren aurkezpena.

19:00: Portaloitik hasita eta herriko kaleetan zehar, Kantu Gira, Portaloi elkartearen eskutik. Parte-hartze irekia.

19:30: Amaia antzokian Bertso saioa. Bertsolariak: Ane Zuazubiskar, Aitor Mendiluze, Miren Artetxe eta Oihana Bartra. Gai-jartzaileak: Olatz Zuazubiskar eta Maria Oses. AEDk antolatuta.

22:00: Herriko Plazan zezen suzkoa.

22:00: Gaztetxean, ARENE 6 eta LARRU BELTZAK taldeen kontzertuak.

ABENDUAK 22, EGUAKOTXA

9:00: Etxafleroen jaurtiketa.

9:30: Herriko kaleetan zehar, Udalaxpe txistulari taldearekin diana.

10:00: Portaloian, “BIBI” txerriaren aurkezpena.

10:00: Jose Mª Arizmendiarrieta Plazan, ganadu feria.

10:00: Seber Altube Plazan, fruta, barazki eta herriko saltokien azoka.

10:00: Biteri Plazan, Euskal Herriko produktu gastronomikoen salmenta.

10:00: Herriko Plazan, taloen salmenta.

10:30: Jokin Zaitegi Plazan eta Biteri Etorbidean, artisau langintzen jarduera feria.

11:00 eta 13:00: Jose Mª Arizmendiarrieta plazan, artile mozketa erakustaldia Mikel Velascoren eskutik.

11:00-14:00 eta 18:00-20:00: San Frantzisko elizan Belenen erakustaldia. Urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik. Abenduaren 23tik aurrera ordutegi honekin: 18:00-20:30. Abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da. Antolatzailea: Izartsua Arrasateko Belenzaleen elkartea.

11:00: Portaloitik hasita eta herriko kaleetan zehar, Txalboka (Ttakun txalaparta elkartea eta herriko albokalariak) kalejira.

11:30: Herriko kaleetan zehar, kalejira: Arrostaitz eta Lore Gazteak dantza taldeak, Arrasateko trikitilariak, Udalaxpe txistulari taldea eta Arrasateko gaiteroak.

11:30: Herriko kaleetan zehar, Iturengo Joaldunak.

11:30: Herriko kaleetan zehar, Incansables txaranga.

11:30: Herriko Plazan, Arrasateko trikitilarien saioa.

12:00: Jose Mª Arizmendiarrieta plazan, zaldi perratze erakustaldia.

12:10: Herriko Plazan, Lore Gazteak dantza taldearen saioa.

12:30: Zaldibar frontoian, herri-kirolak: Euskal pentathloi desafioa bi bikote mixtoren artean. Parte-hartzaileak: Karmele Gisasola eta Xabier Zaldua vs Julen Kañamares eta Uxue Ansorregi. Probak: harrijasotzea, aizkora, txingak, korrika eta giza proba.

12:50: Herriko Plazan, Arrostaitz dantza taldearen saioa.

13:30: Herriko Plazan, Txalboka (Ttakun txalaparta elkartea eta herriko albokalariak).

13:45: Herriko Plazan, Txerri Dantza herrikoia.

14:45: Musakolako kiroldegian, herri-bazkaria. Doako autobus zerbitzua egongo da 14:00-14:45 Maalako biribilgunetik joateko, eta 17:30-19:00 Musakolatik itzultzeko. Bazkalostean, AZ Gaubelaken eskutik dantzaldia.

17:30: Uarkape Udal pilotalekuan Profesional mailako pilota partidak. Eskuz binakako txapelketa. Ezkurdia – Tolosa vs Artola – Imaz. Sarrerak: aurrez 20 euro; lehiatilan 25 euro. Sarrerak salgai: Monte Taberna eta Buenuena Taberna.

19:00: Arbolapetatik, Seber Altube eta Herriko Plazaraino, Batzen dantza herrikoia.

19:30: Herriko Plazan, Txerri Dantza herrikoia.

19:30: Herriko Plazan, Larrain Dantza herrikoia, Arrasateko gaiteroen eta Garinbanden musikarekin.

20:00: Herriko Plazan, Txerri zozketa.

20:00 eta 23:00: Herriko Plazan, dantzaldia Mugi Pandero taldearekin.

23:00: Gaztetxean, DJ MONDONGOren emanaldia.

ABENDUAK 23, ZAPATUA

10:30-14:00 eta 17:00-20:00: Seber Altube plazan gabonetako artisautza azoka, Eskuartean Artisau Kolektiboaren eskutik.

11:00: Seber Altubeko karpan, “Estanpazioa Oihalean” tailerra, Joana Manzisidorren eskutik. Izen-ematea egunean bertan. Txandakako saioak, 5 pertsonako txandak.

17:30: Kulturateko Areto Nagusian, “Apaxi eta Euskal Mitologiaren magia” ipuin kontaketa Gorka Olazabalen eskutik.

17:30: Seber Altubeko karpan, “Estanpazioa Oinarri Ezberdinetan” tailerra, MIAU estudioaken eskutik. Izen-ematea: 688859228 telefonoan Whatsapp bidez.

19:30: Amaia antzokian “Tu Tum Platz” ikuskizuna, Jon Plazaolaren bakarrizketa.

ABENDUAK 24, DOMEKA

10:30-14:00: Seber Altube Plazan, gabonetako artisautza azoka Eskuartean Artisau Kolektiboaren eskutik.

11:20: Txoronpiak, Txoronpiok eta Basajaunek Munar, Uribe Auzoa, San Andres, Aprendices Plaza, Zigarrola eta Santa Teresa auzoetan jasoko dituzte Olentzeroren gutunak.

13:30: Herriko Plazan, Txoronpiak, Txoronpiok eta Basajaunek Olentzeroren gutunak jasoko dituzte. Eguraldi txarra eginez gero, Kulturolan.

18:00: Monterronen, Olentzeroren etorrera. Ibilbidea; Arbolapeta, Zurgin Kantoi, Kanpatorpea, Garibai Etorbidea, Biteri Plaza, Portaloia eta Herriko Plaza.

19:00: Herriko Plazan, Olentzeroren agurra.

19:00etatik aurrera: Herriko kaleetan zehar, Goikobalu abesbatzaren gabonetako kantaldia.

ABENDUAK 31, DOMEKA

13:00: Amaia antzokian, Arrasate Musikaleko Bandaren kontzertua.

18:30: Herriko kaleetan zehar, Txorbela Otxotearen emanaldia.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen