Santamas eguna gerturatzen ari da, eta urtero bezala Uarkape frontoian bikakako txapelketako esku-pilotako partiduak jokatuko dira. Azken urteetan ohikoa den bezala, eguneko unerik garrantzitsuenetako bat izaten da, frontoian giro ikusgarria egoten baita. Abenduaren 22an, 18:00etan hasiko dira norgehiagokak: Bakaikoa-Lizeaga vs Murua-Eskuza eta Jaka-Iztueta vs Peio Etxeberria-Rezustaren.
Aurten, sarrerak eskuratzeko prozesuak berrikuntzak dakartza. Online salmenta ostegun honetan, azaroak 27, hasiko da, eguerdiko 12:00etan, entradasfronton.com webgunean. Abenduaren 4an, aurrez aurre Uarkapeko leihatilan. Azkenik, santamas egunean bertan sarrerak libre geratuko balira, ordubete lehenago salduko dira Uarkapen. Pertsona bakoitzak gehienez 5 sarrera erosi ahal izango ditu.
Aurrez aurreko salmentari dagokionez, abenduaren 4an izango da, 18:00etan hasita Uarkapeko leihatilan. Pertsona bakoitzak gehienez 5 sarrera erosi ahal izango ditu, eta esku dirutan ordaindu beharko da, ez da txartel bidezko ordainketa sistemarik egongo.





