Beheko testua eta kartela: Arrasate Euskaldun Dezagun.
Santamasetako hitzorduari eutsiz, abenduaren 21ean egingo dugu urteko bigarren bertso jaialdia, Arrasateko Udalaren eta Santamas Komisiñuaren laguntzarekin. Puntako lau bertsolari izango ditugu Amaia antzokiko oholtzaren gainean, (Alaia Martin, Andoni Egaña, Oihane Perea eta Amets Arzallus) puntako gai-jartzaile baten aginduetara. Imanol Artola, “Felix”.
Sarrerak salgai daude honezkero Amaia antzokiko leihatilan zein online plataforman, 10€tan. AEDko bazkideek prezio berezia izango dute, 8 eurotan sarrera, betiere AEDn erosiz gero, abenduaren 16a baino lehen. Ondoren, soberan geratzen zaizkigun sarrerak Amaia antzokira itzuliko ditugu, prezio arruntean salgai jartzeko.
