Santamas txapelketako tenis eta padel finalak igandean jokatuko dira

0
627

Testua: AKE.Argazkia: MB artxiboa.

Datorren igandean, hilak 19, goizeko 11:00etan, Santamas txapelketako tenis eta padel finalak jolastuko dira. Txapelketa azaroaren 13ko asteburuan hasi zen, 22 lagunek tenisean izena emanda eta 25 bikote padelean.

Txapelketako partidak hilabete pasatxoan jokatu ondoren, finalak honela geratu dira:

Tenisa (banakakoa)

Bi finalerdiko irabazleak:

1. finalerdia. SEBAS SIERRA vs AITOR MAGALLANES

2. finalerdia. ODEI SIERRA vs JON ORBEGOZO

Padela (bikoteak):

1. JORGE ARANES eta PATXI VALLEJOS vs. GARI BARRUTIA eta GORKA EGIZABAL, 2. XABIER eta CARLOS ODRIOZOLA bikoteen arteko finalerdiko irabazlearen aurka.

AKEtik jende guztia animatzen dugu igande goizean partida hauetaz zuzenean gozatzera Arrasateko kiroldegian.

Bertaratutakoei gogorarazi, pandemia dela eta, horrelako gertaeretarako ezarritako jarraibideak jarraitu beharko direla (musukoa, kiroldegian sartzeko covid pasaportea eta distantzia egokia).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen